Sarearen Konfigurazioa Pausu honetara heltzean, sistemak sareko gailu bat baino gehiago duzula nabaritzen badu, zure sareko ingurune lehenetsia aukeratzeko eskatuko dizu, hau da, instalaketarako erabili nahi duzuna. Beste inguruneak ez dira oraingoz konfiguratuko. Gainerantzeko ingurune horiek instalaketa burutu ondoren konfiguratuko dituzu; irakurri laguntza honetako interfaces 5 orria. Berez, &d-i; zure konputagailuko sare txartela DHCP bidez konfiguratzen saiatzen da. DHCP proba ongi irteten bada, ez duzu ezer egin beharrik. Baina probak huts egiten badu, sareko kablea sarturik ez egotetik, DHCP ingurunearen konfiguratze okerrerainoko tartean edozein izan daiteke hutsaren eragilea. Baliteke zure sare lokalean DHCP zerbitzaririk ez edukitzea ere. Akatsaren sortzaileaz xehetasun gehiago izateko, hirugarren kontsolako akats mezuak irakurri. Dena dela, berriz saiatzerik nahi al duzun galdetuko zaizu beti, edota eskuz instalatzerik nahi al duzun. DHCP zerbitzariak batzuetan guztiz motelak dira erantzuten, beraz, dena egoki konfiguratuta duzula ziurtzat baduzu, saiatu berriz. Eskuzko sare instalaketak zure sarearen inguruan galdera ugari egingo dizkizu, hala nola: IP helbidea, Sareko Mozorroa, Pasabidea, Izenen zerbitzarien helbideak, eta Makinaren izena. Gainera, hari gabeko sare ingurune bat baduzu, zure Hari gabeko ESSIDa eta WEP gakoa eskatuko zaizkizu. Bete erantzunak hemengo informazioarekin: . Erabilgarri izan dakizkizukeen, edo agian ez, xehetasun batzuk: programak sareko IP helbidea zure sistemaren IP helbideari eta sareko mozorroari bit mailako AND eragiketa aplikatuz lorturiko emaitza dela suposatzen du. Broadcast helbidea zure sistemaren IP helbidearen eta sareko mozorroaren bit mailako ukapenaren artean bit mailako OR eragiketa eginez lortuko du. Zure pasabidea ateratzen ere saiatuko da. Ezin baduzu galdera hauetariko bakar baten erantzuna ere aurkitu, erabili sistemak asmatu dituenak, — sistema instalatu ondoren alda ditzakezu, beharrezkoa bada, /etc/network/interfaces aldatuz. Bestela, etherconf instala zenezake, zure sarearen konfigurazioan gidatuko zaituen tresna.